komunikazioa

 (orobat komunikazione g.er.) 1 iz komunikatzea, elkarri adieraztea.
Sexualitatea plazerarekin, jolasarekin, komunikazioarekin, samurtasunarekin eta maitasunarekin lotuta dago. Luis Elberdin Jolas sexualak komunikaziorako bidea zabaltzen du. Luis Elberdin Ahozkoa ez den komunikazioa, hau da, keinuen komunikazioa. Luis Elberdin Hizlariaren eta entzulearen arteko komunikazioa zapuzten duten egoerak. Iñaki Arranz CIAren eta FBIren arteko komunikazioa eskasa dela-eta informazioa interpretatzeko arazoak dituztela ondorioztatu dute. Berria - Mundua Gizakien arteko komunikazioaren ezintasuna. Josu Zabaleta Ez bakarrik Internet: komunikazio eta informazioaren inguruan gertatzen ari den guztia da aski harrigarria. Pello Salaburu Arriskutsua zen bai gurasoentzat eta bai niretzat ere elkarrekin harremanetan jartzea, eta baztertua genuen bai telefonozko baita gutunen bidezko komunikazioa ere. Anjel Lertxundi Urte horretan bertan hasi ziren satelite bidezko komunikazioak. Pello Salaburu Interneteko komunikazio oro espiatzen duen sare erraldoia. Fernando Morillo Bi pertsona elkarrekin komunikazioan jartzea. Jon Alonso Erantzun gabe eten nuen komunikazioa. Aingeru Epaltza Komunikazioak etenda zeuden. Karlos Zabala Komunikazioa galduta dugu, baina errekuperatzeko asmoarekin idazten dut. Joseba Sarrionandia 2 (ozenondoekin) Emakumeen arteko komunikazio mutua, naturaren misteriorik handienetakoa, nire aburuz. Xabier Montoia Komunikazio partehartzailea mito bilakatu zen. Txema Ramirez de la Piscina Komunikazio totala utopia bat da. Ana Urkiza 3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik komunikatibo. Gizarte zibila bera da protagonista nagusia hemen proposatzen ari garen komunikazio eredu berrian. Txema Ramirez de la Piscina Hizkuntza, ezer izatekotan, komunikazio tresna da, Komunikazio-ekintza antolatzeko gaitasunak. Joxerra Garzia Komunikazio zirkuitu alternatibo gisako bat da bertsolaritza. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua Ikusmenean soilik oinarrituriko komunikazio prozesua simulazio hutsa da, komunikazio-kodeen prostituzioa, mendeetan atzera egitea, arrazionalismoaren aurreko garaietara bueltatzea. Txema Ramirez de la Piscina Ze metafora darabilzki bertsolariak, ze argudiaketa-modu, ze komunikazio estrategia. Andoni Egaña Komunikazio hizkuntza eraginkorra. Pello Salaburu Handia da formulen komunikazio-garrantzia haren [Amurizaren] bertsoetan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua Sor ditzagun komunikazio sareak, eta elkar gaitezen. Txema Ramirez de la Piscina Komunikazio bulegoan etengabean telegrafo eta telefonoen urruma goxoa eta txilinhotsa eta murmurioa aditzen ziren. Fernando Rey Globalizazioaren eta informazio eta komunikazio teknologia berrien (IKTB ) aroan, informazioaren ugaltze izugarria manipulazioen hazkunde esponentzial bilakatu da. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde Komunikazio-ezintasun guztiak baino sakonagoa da ontzikide babeldarrek bizi duten elkartasuna. Anjel Lertxundi Ikus-entzunezko komunikazio eta publizitate kontuak irakasten. Joxerra Garzia Politikarien komunikazio arduradunak. Txema Ramirez de la Piscina Komunikazio-marketinaren urrezko araua: txiste bat bera ez dago edozein entzuleriaren aurrean kontatzerik. Joxerra Garzia Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Dekanoak. Joxerra Garzia 4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa) Gramofonoa edo irratia bezalako masa-komunikazio moduen presentzia. Anjel Lertxundi Venezuelan egon zen bitartean Latinoamerikako Herri-Komunikaziorako Tailerrak sortu zituen. Txema Ramirez de la Piscina Irratilariak ikus-komunikazioan jarri behar ditugu entzuleekin. Iñaki Zabaleta Ia ziurtzat eman daiteke estatu unibertsal batek buru-komunikaziorako baliabide ofizialez hornituko zuela bere burua. Iñaki Mendiguren 5 bide eta errepideak. ik komunikabide 5. Geroztik, aire, autobus eta trenbide komunikazioak ireki dituzte, harreman diplomatikoak indartzeaz gain. Berria - Mundua Ez genuke nahikoa ontzi jende gehiago sartzeko, [...] eta gizon horien egitekoa izango da itsaso bidezko komunikazio guztia etetea. Jon Alonso Legeak «erregulazio osoa» emango du bidaiariak errepideetatik joatea ahalbidetzen duen alorraren gainean, «komunikazioena sektore estrategikoa izanik, garapen ekonomiko eta sozialarekin guztiz loturik». Berria - Euskal Herria Horrelako azpiegitura bat [Euskal Y-a] gure herrian eginez gero, Astigarragak komunikazioen gune estrategiko izaera berreskuratuko du. Berria - Euskal Herria Urruntzearen hirugarren kausa India eta Ingalaterra arteko komunikazioen bizkortzea izan zen, horrela britainiarrek sarri bidaia baitzezaketen hara eta hona eta ingeles lurrean kokaturiko etxe batean helbideratuta egon psikologikoki. Iñaki Mendiguren 6 txostena. Aztertua du Templek gai hori, eta komunikazio bat idatzi du hartaz, klasiko bilakatu dena. Xabier Olarra 18:15-19:30 komunikazioak. hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak) eako komunikazio arduradunak (6); eako komunikazio idazkari (4); elako komunikazio arduradunak (5); euskarazko komunikazio taldea (9); euskarazko komunikazio taldeak (4); euskarazko komunikazio taldeko (10); garraio eta komunikazio (10); gizarte eta komunikazio (15); harreman eta komunikazio (4); informazio eta komunikazio (16); kataluniako komunikazio saria (5); komunikazio arazoak (9); komunikazio arduradun (25); komunikazio arduraduna (16); komunikazio arduradunak (46); komunikazio arduradunarekin (4); komunikazio arduradunaren (7); komunikazio bide (12); komunikazio bideak (8); komunikazio bulegoan (5); komunikazio bulegora (4); komunikazio ekintza (6); komunikazio enpresek (6); komunikazio eredu (4); komunikazio eskubidea (5); komunikazio esparru (4); komunikazio esparrua (8); komunikazio esparruaren (6); komunikazio eta informazio (5); komunikazio eza (4); komunikazio falta (17); komunikazio gaitasuna (4); komunikazio greba (4); komunikazio hizkuntza (5); komunikazio idazkari (15); komunikazio idazkariak (14); komunikazio idazkariaren (5); komunikazio kanpaina (4); komunikazio kontseilari (6); komunikazio lana (5); komunikazio modu (5); komunikazio mota (7); komunikazio plana (4); komunikazio sare (4); komunikazio sarea (5); komunikazio saria (5); komunikazio sistema (5); komunikazio talde (8); komunikazio taldea (11); komunikazio taldeak (9); komunikazio taldearen (4); komunikazio taldeko (13); komunikazio teknologiak (6); komunikazio teoriako (4); komunikazio tresna (10); komunikazio zerbitzuak (6); komunikazio zientzien (17); komunikazio zientzien fakultatean (4); komunikazio zientzien fakultateko (11); kultura eta komunikazio (6) bestelako komunikazioa (18); komunikazioa errazteko (5); komunikazioa eta elkarlana (4); komunikazioa eten (4); komunikazioa hobetzea (4); komunikazioa lantzeko (4); komunikazioa lortzeko (4) bestelako komunikazioak (6) bestelako komunikazioaren (7); informazioaren eta komunikazioaren (4); komunikazioaren teknologia (4) komunikaziorako estatu idazkari (6); komunikaziorako gaitasuna (5); komunikaziorako tresna (6)